XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Amar ahapaldi dauzka poema gartsu onek, eta egun eder orretan Markiña`ra doazten zaar eta gazte guztiai Karmen`go Amari eskatu dezaiotela diotse esker ugaria, Euskalerria dagoen uztarripetik guztion adorez atera dezagun.

Gerra ostean, erria zotinka, ardiak artzain gabe, egoera itun negargarria.

Olerkariaren biotz Jainko-zalea bertso jorietan bizkortzen da, galburu eldua iduri.

Bilbao`n il zan.

JUAN BAUTISTA ARROSPIDE ETA OMAGOXEASKOA (1869-1952)

Busturi`n jaio zan Arrospide 1869-10-7`an.

Muxika`ko osagille izana urte askotan.

Gernika`n il zan 1952-5-15`an, 82 urte zeuzkala.

diosku Abandotarrak (...).

Euskaldun jator eta jakintsu lez, euskeraz mintzatu oi zan .

Jel-azi erein garaia zan, gizaldi onen bigarren urte-amarkotik aurrera.

Aldi aretan Bizkaia`n euskal izlari ta oleskari trebeak ziran errietako batzarretan batez ere, Arrozpide, Gorgoni Errenteria, Ibiñagabeitia`tar Gal eta Enbeita`tar Kepa.

Ura bai Jel-azia zabaldu bearra!.

Busturitarrak biztu-azten zituen beste irurak, Kepa`k bere olerkietan sarri dioskunez.

Arrospide izlari ez-ezik, olerkari sutsu ere ba-zan; laguntasun aundia eskeiñi zion beti Muxika`ko Urretxindorrari, bai bertsogintzan eta bai gexorik aurkitzen zanetan: 1929`an, Enbeita naikoa gexorik egon zan bere eztarriko gaitzepela zala-ta.

Euzkadi-k, Euzkerea-k arpide bana iriki zuten Arrozpide`ren eskariz, eta txindi ugaria etorri zan Enbeita`ren eztarri bikaiña osatzeko.

Orrela segi zuen berriz kanta ta kanta.